2010-09-02

IƱaki Kijera gogoan izan dute Donostian poliziak hil zuenetik 31 urte igaro direnean

Preso eta errefuxiatu politikoekiko elkartasunez manifestazio batean parte hartzen ari zen poliziak tirokatu eta hil zuenean. Iñaki Kijeraren biografia

2010-09-01

Juan Carlos Subijana presoaren bikotea iraindu dute poliziek kontrola batean

Etxerat Elkarteak azken asteburuan espetxeetan izandako hainbat gertaeren berri eman du. Senideen aurkako jazarpenak jarraitzen duela salatu dute.

2010-09-01

Ibai Azkona Mureteko espetxean sartu dute preso eta asteartean izango du euroagindu epaiketa

Atzo atxilotu zuten Hendaian Espainiako Entzutegi Nazionalak bere aurkako euroagindua emana izatearen ondorioz. 

2010-09-01

Gojenola, Santesteban eta Martinezen aurkako bista irailaren 8ra atzeratu da

Epailearen arabera aztertu beharreko hainbat dokumentu itzuli gabe daude oraindik. Hiru gazteek espetxean preso jarraituko dute.

2010-09-01

Euskal Memoria Fundazioak bere lehen aldizkaria kaleratu du

Memoriari loturiko hainbat gai lantzen dituzte bertan. Tartean Itziar Aizpuaruari elkarrizketa luzea egin diote. Hemen aldizkaria eta hemen Fundazioaren web orria. Sustatzaileak bilatzeko lanean jarraitzen dute.

2010-08-30

Juan Mari Ormazabal "Tturko" oroitu zuten atzo Bilbon

Ertzaintzak duela 19 urte erail zuen toki berean burutu zuten ekitaldi xumea

2010-08-30

Ehunka pertsona mobilizatu ziren presoen alde azken ostiralean

Ertzaintzaren jarrera salatu dute Arrasate eta Gasteizetik. Hala ere herritarrek ez zuten hutsik egin preso politikoen eskubideen defentsan.

2010-08-25

Debekuen gainetik preso politikoen eskubideen alde kaleratu ziren ehunka pertsona

Debeku eta karga polizialen gainetik aldarrikapena presnte egon zen. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen.

2010-08-25

Entzutegi Nazionalak presoen aldeko bi ekitaldi debekatu ditu Bilboko Aste Nagusian

Dignidad y Justiciak egindako eskaerari erantzun dio Madrilgo salbuespen epaitegia. Presoen argazki eta aldarrikapenak ere kendu dituzte kaleetatik.

2010-08-23

Amnistia eguna ospatu dute Donostian, jaia aldarrikapenarekin uztartuz

Ekimen eta aldarrikapenez beteriko eguna egin zuten Aste Nagusian

2010-08-20

Biziarteko zigorra gaixotasun larria duen Gotzone Lopez de Luzuriaga presoari

Espainiako Auzitegi Nazionalak Gorenaren doktrina aplikatu dio, kaleratze data 2019ra atzeratuz

2010-08-19

Donostiako preso politikoen argazkiak Aste Nagusian presente

Preso politikoen aldeko elkartasunak amaierarik ez duela izango aldarrikatu dute

2010-08-19

Regina Maiztegik salaketa jarri du bere atxiloketa dela eta

Prentsaurrekoan salatu zuten jasandako muntaia polizial eta mediatikoa, atxiloketen testigantza emanez. 

2010-08-17

Ion Kepa Preciado Santurtziarra entregatu du frantziar estatuak

2004an atxilotu zutenetik Pariseko La Sante espetxean dispertsatua izan dute. Espainiar estatuan hainbat sumario ditu.

2010-08-16

Regina Maiztegi aske, Zugaitz Izagirre berriz Navalcarneron sartu dute

Reginaren aurkako epaia firmea ez dela eta aske utzi dute Soraluzearra. Zugaitz berriz Navalcarnerora eraman dute.

2010-08-16

Maite Perez militantea omendu dute Bilbon

Aurtengoan ere omendu dute 1987an erori zen Bilboko Alde Zaharreko euskal militantea

2010-08-16

Morlansen tiroz hil zituzten euskal militanteak omendu dituzte sarraskiaren 19. urteurrenean

Patxi Itziar, Iñaki Ormaetxea eta Jokin Leunda Guardia zibilak hil zituen 91. urtean

2010-08-16

Ehundaka lagun bildu dira Donostian presoen aldeko brindisean

Donostiako 84 preso politikoen argazkien parean egin dute urteroko brindisa, aurten espetxetik atera diren Donostiarren eskutik.

2010-08-13

Jon Telleria atxilotu egin dute epaileak Euroaginduaren helegitea atzera bota ondoren

Espainiako entzutegi nazionalera eramango dute bertan deklaratzera. Pasa den urtean gazte independentisten aurka egin zuten polizia operazioan saiatu ziren bera atxilotzen.

2010-08-12

Garikoitz Ibarluzeak espetxean jarraituko du epaileak Fiskaltzaren helegitea onartu ondotik

Garik Urriaren hasierara arte jarraitu behar luke espetxean, estradizioaren hurrengo bista ospatu artean.

ETAren adierazpena Euskal Herriari

ADIERAZI EUSKAL HERRIA!

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS