2010-03-01 03:40:55
>>>>>>>>>

Hainbat espetxetan borrokaldi berriei ekin diete presoek

Martxoan zehar luzatu dira ekimen berri hauek eta Euskal Herrian ere mobilizazio ezberdinak burutuko dira. Argazkian Zarautzen burutu duten agerraldia.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa borrokaldian:

Euskal preso politikoen kolektiboa oinarrizko eskubideen aldeko borroka berri batean murgildu zen urte berriarekin batera. Urtarrilean zehar hainbat ekimen burutu ondoren, itxialdi eta baraualdiak besteak beste, espetxez-espetxe aurrera eramango diren ekimenak burutuko dituzte urte osoan zehar, borrokaldiari jarraipena emango diotelarik modu honetan.

Euskal preso politikoek muturreko egoerak bizi dituzte eta atzean utzi ditugun asteak dira esaten dugunaren lekuko argia. Sakabanaketa politikaren ondorioz Mikel Garmendia preso politikoaren senideek istripua izan zuten bisitara bidean, Xabier Etxeberriak heriotza mehatxuak jaso ditu Soto del Real-eko espetxean, Isidro Garalde eta Juan Carlos Arrutiri biziarteko zigorra ezarri diote, Lorentxa Gimonek 38 egun eman ditu gose greban bizi baldintza duinak aldarrikatuz, Urtzi Paulek bakarturik jarraitzen du Sevillako espetxean, senideen aurkako miaketa eta jazarpenek ez dute etenik.

Pozgarriak diren berriak ere iritsi zaizkigu, borroka guzti hauen emaitza izan baita Juanjo Rego Vidal espetxetik ateratzea, nahiz eta erabat salagarriak diren kontrolerako neurriak ezarri dizkioten.

Kolektiboan dauden 750 euskal preso politikoetatik 10 baino gutxiago daude Euskal Herrian, besteek espainiar eta frantziar espetxeetan sakabanaturik jarraitzen dutelarik, etxetik ehunaka kilometrotara.

Oraindik sei euskal preso politiko gaixotasun larriak jota espetxean preso dituzte, minbizia edo gaixotasun psikologikoak izan arren behin eta berriz ukatu dietelarik askatasun eskaera.

Praktikan biziarteko zigorra suposatzen duen Espainiako Entzutegi Goreneko doktrina ezarri dieten euskal preso politikoen kopurua gora eta gora ari da bitartean. Jose Mari Sagardui Gatzak 30 urte beteko ditu espetxean datorren uztailaren 8an, Europa osoan espetxetik atera gabe denbora gehien daraman preso delarik.

Egoera guzti hauei aurre egiteko helburuarekin ekin zion borrokaldiari Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, eta egoera honi erantzuten jarraitzeko espetxez-espetxe hainbat ekimen eta mobilizazio burutuko dira datozen hilabeteetan.

Bitartean Euskal Herrian mobilizazio eta ekimen ugari burutuko dira hilabeteotan euskal preso politikoen eskubideak bermatu daitezen aldarrikatuz. Amnistiaren Aldeko Mugimendutik honako deialdiak zabaldu nahi ditugu:

-        Burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatzen dugu.

-        Eremuz eremu euskal preso politikoen eskubideen alde indarrak batzeko deia egiten dugu, eragile, alderdi politiko eta sindikatuak egoera larri honen aurrean konpromiso serioak eta argiak hartzera gonbidatzen ditugularik.

-        Euskal preso politikoekiko elkartasuna espetxeetara eramateko deia egiten dugu. Presoei gutunak idatziz, bisitak eginez e.a.

Indarrak batu eta euskal preso politikoen eskubideak errespetarazi behar ditugu.

EPPK-ren BORROKALDIA. MARTXOKO 1. ASTEKO EKIMENAK ESPETXEETAN.

ALMERIA:

1.astea

·         Astelehena (1): txapeo

·         Asteartea (2): txapeo

·         Ostirala (5): kontzentrazioa + janariari uko

BRIEVA:

Txapeoak burutuko dituzte.

MANSILLA (Leon):

1. astea:

  • Asteartea (2): janariari uko
  • Asteazkena (3): txartela soinean: "No a la dispersión! Presos vascos al Pais Vasco!"
  • Osteguna (4):

◦       Goizez: txartela soinean: "No a la cadena perpetua! Presos enfermos art. 92!"

◦       Arratsaldez: txapeoa

  • Ostirala (5): txartela soinean: "No a los cacheos a nuestro familiares"

MONTERROSO:

Hilabeteko itxialdia. Astero itxialdia burutuko dute astelehenetik larunbatera. Igandetan aterako dira bisitak burutu ahal izateko.

FLEURY:

  1. dibisioan gose greba mugagabea burutuko dute.

FRESNES:

1.astea (lan gaiak: gaixo larriak kalera! EPEH!)

  • Astelehena (1) eta asteartea (2):Borroka ibiltariaren dinamika  abiatzen dela iragartzeko 2 eguneko bazka-errefusa eta gutuna espetxeko eta dibisioetako zuzendariei, epaile eta justizia ministerioari
  • Asteazkena (3): 5'ko plantoa erizaindegiaren aurrean
  • Aste guztian zehar propaganda ekimenak dibisioetan
  • DML (askatasun eskaera epaitegian) eskaeraren bidezko ekimena burutuko dute epaitegian

LA SANTE:

1.astea -KOMUNIKAZIO ASTEA

  • Gutunak, kartelak, eskuorriak...

MEAUX- CHAUCONIN:

Hilabete osoko GOSE GREBA txandakatua egitea, 15 egun kide bakoitzak:

  • 1. astea: Alex Uriarte eta Iñaki Arietalaniz hasten dute gose greba
  • 2. astea: Oier Goitia
  • 3. astea: Urtzi Zubizarreta eta Iker Beristain

Gose greban ez dauden kideak PLATER ERREFUSA egingo dute hilabetean zehar.

Ostiralero ENKARTELADA burutzen da (aste bakoitzean gai bat jorratuz, urtarrilerako EPPKak antolatutako borrokaldirako gai berberaz):

  • 1. asteko ostirala: sakabanaketa amaitu EPEH.

NANTERRE:

1.astea

  • Jakiaren errefusa + komunikazio greba
  • Txapeoa

OSNY:

1. astea: propaganda astea (egunero enkartelada)

VERSALLES:

1. astea

·         Propaganda eta komunikazioa astea, aldarrikapen orokorrak, eguneko gai bat (sakabanaketarekin amaitu, preso gaixoen kaleratzea eskatu...) gauza deigarriak egiteko ideia dute, mural bat...

VILLEPINTE:

1.astea

  • Astelehena (1): kontzentrazioak patioan, sakabanketa salatuz
  • Asteartea (2): 24 orduko txapeoa, isolatuak dauden kideen egoera salatzeko
  • Asteazkena (3): kontzentrazioa, kondena bukatua duten euskal presoentzat askatasuna eskatuz
  • Osteguna (4): Jon Anzaren desagerpena salatzeko gose greba
  • Ostirala (5): janaria errefusa, gaixo dauden euskal presoen egoera salatzeko
  • Larunbata (6): kontzentrazioa patioan estatus politikoa aldarrikatuz
  • Igandea (7): patioan eskuorrien banaketa + afixak jarriko dituzte Euskal Herriko egoera azalduz

BOYS D ARCY:

  1. Astea:

Propaganda astea: Gutun, eskuorri eta karteltxoekin ekimenak. Euskal preso politikoen egoera mahai gaineratuko da.

 

 

Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira

Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS