Azkona urtebeterako zigortua, Araguas absolbitua
Espainiar Entzutegi Nazionalean epaitu dituzte Iruñeako bi gazteak sabotaia batean parte hartzea egotzita. Ibai Azkonak torturak salatu zituen atxiloketa unean. Hemen bere lekukotza audioan.
GAZTE NAFAR BAT URTEBETEKO ESPETXERA ZIGORTU DUTE ETA BESTE BAT ABSOLBITU:
Iturramako bi gazte orain dela astebete epaituak izan dira espainiar Entzutegi Nazionalean banketxe baten aurkako erasoan parte hartzea egotzita. Iker Araguas eta Ibai Azkonak bost urteko espetxe zigor eskaera zuten baina espainiar Entzutegi Nazionalak lehena absolbitzea eta bigarrena urtebetarako zigortzea erabaki du. Froga bakarra Ibai Azkonak bere atxiloketan eta torturapean egindako deklarazioa zen. Azkonak torturatua izan zela salatu zuen.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:
Beste behin espainiar Entzutegi Nazionalean torturetan egindako deklarazioak oinarri dituen epaiketa baten aurrean egon gara. Izugarria da inkomunikazio garaian eta torturapean poliziari egindako deklarazioak epaiketetan froga bezala balio izana. Harrigarria nola askotan indar gehiago duten poliziaren aurrean egindako deklarazioek epailearen aurrean egindakoek baino.
Espainiar Entzutegi Nazionala errepresiorako epaitegia dela argi izanik bere desagertzea eskatzen dugu beste behin.
Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira
Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian
E U S K A L H E R R I K O A M N I S T I A R E N A L D E K O M U G I M E N D U A
RSS