2009-11-18 09:44:23
>>>>>>>>>

Josu Muguruzaren oroitarria eta irudia erasotua dituzte

Errekalde herri ekimenak gertaera salatzeaz gain oraindik eta indar gehiagoz datozen egunetan burutuko diren omenaldietan parte hartzeko deia luzatu du.

Errekaldeko Josu Muguruza 20 urterrena herri ekimena.

Bart, faxistek auzoan dagoen Josu Muguruzaren hormirudia erasotu dute. Zoritxarrez eraso faxista hauek oso ohikoak dira gurean, Estatuak , faxista hauek Josu  eta Santiren hiltzaileak bezala, babesten baititu.
Baina ez dute herriaren ahotsa ixilaraziko eta gure auzokidearen irudia eta oroimena gogoan zein auzoan gordeko ditugu beti.
FAXISMOAREN AURREAN HERRIAREN INDARRA

60 eta 70. hamarkadetan auzo hau izandakoa eta Josuk berak, beste hainbeste auzokidek bezala, auzo honi egindako ekarpenak gogora ekarri nahi ditugu. Hauek, txikiak baina ezinbestekoak ziren gauzen alde borrokatu zuten, auzoko bizibaldintzak hobetuz. Euren lanari esker, auzoko elkarteen mugimenduak auzokideen onerako izan ziren hamaika lorpen lortu zituen. Josuk aisialdi taldean, Euskaltegiaren eta Herri Unibertsitatearen sorreran parte hartu zuen.

Orain dela hogei urte, herriak demokratikoki hautatu zuen diputatu bat erail zuten, halaber, bere auzoarekiko, bizi zuen errealitatearekiko, jendearekiko eta garai horretan bizi ziren arazoekiko kompromezu handiko pertsona hil zuten.

Jakin badakigu auto-antolakuntzaren bideari ekin behar diogula, hau baita gure abotsa ixilarazia ez izatea, eta auzoak bere etorkizunaren jabe izatea bermatuko duena.

Jon erail zuteneko hogei urte pasatu direnean auto-antolakuntzaren bideari ekitea Josuri egin diezaiokegun omenaldirik onena da.

Hau dela eta, Errekaldeko eragile ezberdinek hilaren hogeitabaterako bertoko plazan antolatu ditugun ekimen ezberdinetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

Josu Muguruzari Errekaldeko Omenaldia.
Azaroak 21
Goizean:
Argazki Erakusketa.
Josuren Murala Birgatzea.
13:00
Josuren Monolitoaren Aurrean Auzoko Ekitaldia.
15:00
Bazkari Herrikioa Plazan.
Bazkaldu ondoren: Fredi Paia bertsolaria
Musika Errezitaldia: Fermin Valenciaren ezkutik


Presoekiko elkartasuna

Durangaldeako ekimen iraunkorraren aurkezpena (Altzoan.com)

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS