Ertzaintza presoen argazkien aurkako gurutzadan
Bilboko alde zaharreko herriko tabernara eta Portugaletera joan dira argazkiak kentzeko asmoarekin. Ordiziko gaztetxea ere mehatxatu dute balkoian dituzten argazkiak kentzeko.
Herriko tabernako argazkiak kentzeaz gain, kalean zegoen mural bat ere ezabatu dute. Ertzainak joan orduko margotu dute murala, eta argazkiak berriz ere bere lekuan jarri. Asanblada eta mobilizazioak aurrikusi dituzte, auzoa argazkiz josteko deialdia luzatzearekin batera.
Ordiziko gaztetxean ere balkoian duten pankarta kentzeko agindua jaso dute. Pankartan herriko presoen argazkiak eta "maite zaituztegu" esaldia azaltzen dira. Ordizia eta Goiherriko AAM-k adierazi du, horrelako mehatxuekin ez dituztela geldiaraziko, eta hurrengo ordu eta egunetan eman daitezkeen erasoei erantzuna emateko, adi egotea eskatu die herritarrei.
Bilboko alde zaharretik jaso dugun oharra:
BILBOKO ALDE ZAHARREKO HERRIKOTIK ERREPRESALIATUEN ARGAZKIAK KENDU DITUZTE!
Gaur goizeko 8:30ak aldera Ertzaintza Bilboko Udaleko garbiketa zerbitzuarekin batera Erronda kaleko Herriko taberna aurrean dagoen horman zegoen elkartasun mural bat kentzera etorri dira.
Auzoaren erantzuna azkarra izan da eta beste mural bat egin dute leku berberean goizeko 9:30etarako. 10:45etan Ertzaintza furgona, patrol eta bi kotxerekin agertu da Herriko tabernara. Momentu horretan, gosaltzen zegoen jendea mehatxatu, identifikatu eta Herrikotik irtetzera behartu dituzte. Guztira 14 bezero kaleratuak izan dira.
Herrikoko 3 langileak identifikatu arazi dituzte, argazkiak ez zituztela kenduko esatean, eta inongo baimenik gabe, argazkiak erretiratzen hasi dira,terrorismoa goraipatzearen delituaren mehatxupean. Guztira auzoko 38 presoen argazkiak, 6 erorienak, Kolektiboaren kartel nagusia eta bizi osorako zigorra aplikatuta daudenen 3 auzokideen argazkiak eraman dituzte. Kolektiboaren kartela marko eta kristalareki zegoen eta ostikoka apurtu dute.
Kalean pilatutako jendearen aurka ere oldartu da Polizia Autonomikoa eta bi lagun identifikatu dituzte. Haietako bati "Con 18 años ya te han comido la cabeza" eta " Te estás ganando un tiro" esaldiekin mehatxatu dute.
Ertzaintza joan eta 5 minutura argazkiak berriro jarri dira tamaina haundiagoan eta asanblada bat burutu da mobilizazio bat konbokatuz eta auzoa argazkiz betetzeko deiarekin.
ELKARTASUNA EZ DA DELITUA! MAITE DITUGU! BABESTU ETA DEFENDATUKO DITUGU!
Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira
Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian
E U S K A L H E R R I K O A M N I S T I A R E N A L D E K O M U G I M E N D U A
RSS