Nafarroako hiru atxilotuak espetxeratu ditu Marlaskak eta inkomunikazioa altxatu die
Iruņeako Arrosadia auzian segiko kide izatea egozten diete 3 gazteei. Senide eta abokatuek ezin izan dute oraindik beraiekin egon.
Astelehen gauean espainiar poliziak 3 gazte atxilotu zituen Iruñeako Arrosadia auzoan:
Irati Mujika (Amezketa)
Mikel Beunza (Arrosadia)
Oihan Ataun (Arrosadia)
Gazteen etxeak miatu dituzte. Hiruak inkomunikatuak aurkitzen dira.
Miaketen gaineko informazioa:
Gaur goizaldean Espainiako Poliziak egindako hainbat mihaketetan erabili duen bortizkeria salatu nahi dugu. Zehazki, Ohian Ataun etxean bere pisukideari emandako tratua eta Mikel Beunzaren aitarekin erabilitako formak.
Ohian Ataun-en etxean poliziak pisukidea lurrera bota dute eta burua zapaldu diote. Ezin izan du mihaketa ikusi, eta buruan hainbat kolpe eman dizkiote. Ondoren mehatxuak hasi dira, esanez hurrengo egunetan Audiencia Nacionalean aurkeztu behar zuela bere burua, bestela atxilotuko zutela. Oihanen gurasoen etxean ere mihaketa era bortitz batean burutu dute. Txirrina etengabe jo dute, ukabilkadak emanez, baita atean ere. Aitari besoa bihurtu diote, eta pijamaren bi botoi apurtu dizkiote, mahia baten gainean botaz. Arrebari ere, egoera hau ikusita, indarrez heldu zioten.
Mikel Beunzaren gurasoen etxean mihaketa lasaiagoa izan da, nahiz eta poliziek metralleta eta guztiz eraman. Ez dute ezer eraman.
Irati Mujikaren etxean 3 ordu inguru izan ziren, eta erregistroa zuzena izan dela esan dute beraien pisukideak. Hauen ordenagailuak eta unibertsitateko hainbat dokumentazioa eraman dute.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:
Tortura basatietan oinarritzen den polizia operazio amaigabe bat burutzen ari dira Nafarroan azken asteotan. Helburua argia da: Nafarroako disidentzia politikoa ezabatu nahi dute atxiloketa, tortura eta espetxearen bidez.
Azken atxilotuen tortura testigantzek beste behin ere alarma guztiak piztera garamatza, izan ere espainiar poliziak eta guardia zibilak sistematikoki erabiltzen dute tortura euskal herritarren aurka. Gazte hauek inkomunikazio egoeran mantentzeak gazte hauek torturatzeko borondate politikoa dagoela erakusten digute.
Salbuespen egoeraren erdigunean ezarri dute Nafarroa azken asteotan, atxiloketak, torturak, espetxeratzeak, debekuak, poliziaren okupazioak, mobilizazioen aurkako kargak, jipoiak eta kontrolak eguneroko ogi bilakatuz. Edozein diktaduretan ohikoak diren jardunbide errepresiboak erabiltzen ditu espainiar gobernuak sektore independentistarekin amaitzeko helburuarekin. Eskubide demokratiko guztiei ateak itxi eta benetako jazarpen eta salbuespen egoeran sakontzeko borondatea dago guzti honen atzean.
Euskal Herriko klase politikoaren hipokresia salatu beharrean aurkitzen gara. Tortura egunero erabiltzen duten horiek ez al dioten nazkarik ematen galdetu nahi diogu Ibarretxeri. Torturatzaileei ez al dien alde egiteko eskatu behar galdetu nahi diogu Miren Azkarateri.
Euskal Herrian eraikia duten Guantanamo erraldoia ixteko exigitzen dugu, eta bide horretan euskal erakunde, alderdi politiko eta komunikabide nagusiei begiak ireki eta torturaren errealitateari aurre egiteko eskatzen diogu.
Herritarrei dei egiten diogu mobilizazioetan parte hartu eta errepresioaren aurrean lanean jarraitzera.
Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira
Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian
E U S K A L H E R R I K O A M N I S T I A R E N A L D E K O M U G I M E N D U A
RSS