2008-11-04 02:35:58
>>>>>>>>>

Azken egunetatako atxilotu guztiak aske utzi dituzte

Aste honetan 18 abertzale atxilotu ditu frantziar poliziak ipar Euskal Herrian. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak errepresioan itsuturik dagoela egotzi dio frantziar gobernuari.

Asteazkeneko atxilotuak:

Miguel Torre (Mugerre) Aske

Sofi Layus (Lekuine) Aske

Iñaki Hirigoien (Larresoron) Aske

Andre Etxegoien (Azkain) Aske

Iñaki Ospital (Itsasu) Aske

Jean Francois Ampo (Senpere) Aske

Georgette Etxegoien (Azkain) Aske

Atxilotuen etxeak miatu dituzte.

Esan dietenez Pariseko prokuradoreak agindu ditu atxiloketak eta herriko tabernei loturik leudeke. Hiruek Xilko ostatuarekin dute harremana.

Astearteko atxilotuak:


Zigor Goieaskoetxea (Miarritzen) Aske

Ortzi Idoate (Lekuine) Aske

Luis Barriola (Angelu) Aske

Jeronimo Prieto (Lekarne) Aske

Gorka Haritzaga (Azkaine) Aske

Matias Urretxu (Hazparne) Aske

Karmele Torre (Hazparne) Aske

Estephane Blondel (Hendaia) Aske

Jon Irazola (Hazparne) Aske

Txomin Irazoki (Hazparne) Aske

Robert Larranbide (Hendaia) Aske

Atxilotuen etxeak miatu dituzte. Miaketak laburrak eta lasaiak izan dira orohar eta ez dute gauza askorik eraman. Kontu korronte eta bankuetako gutunak eraman dituzte nagusiki.

Baionako komisaldegira eraman dituzte atxilotuetariko gehienak eta Ortziri adierazi diotenez Xilko ostatuarekin harremana du bere atxiloketak. Xilko ostatua Baiona Ttipian aurkitzen da.

Luis berriz Baiona Ttipiko Aita-Seme tabernako nagusia da.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:

Frantziar gobernuaren plangintza errepresiboaren azken kapitulua izan dira gaurko atxiloketak. Abertzale mugimendua ezabatzeko bidean errepresioan itsututa daudela salatu nahi dugu, horretarako modu honetako operazioak asteroko jarduna bilakatzen ari zaizkigularik.

Frantziar gobernua espainiar gobernuarekin eskuz esku aurrera eramaten ari den gerra estrategiak ez du etenik. Halaber, herri honetan dagoen arazoa ez da polizia, atxiloketa, espetxe, ilegalizazio eta jazarpen gehiagorekin konponduko, demokrazia gehiagorekin baizik.

Argi dago Frantziar gobernuak errepresioaren bidez ito nahi dituela okupatuak dituen euskal herrialdeetan indartzen ari diren aldarrikapenak. Baina argi dago errepresioak nekez lortuko dituela bilatzen dituen helburuak.

Dei egiten dugu gaur burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.

Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira

Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS